GIZARTEA
Zortzi lagun kaltetu dira Bilbon, etxe bateko sutean kea arnastuta
Berria.info 2012-05-12 - 11:38:20
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 19:46
GIZARTEA
Berria.info 2012-05-12 - 11:38:20
Osasun zerbitzuek zortzi lagun artatu dituzte bart Bilbon, etxe bateko sutean kea arnastu dutela eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Haietako bi erietxe batean artatu dituzte: etxeko bizilaguna —gizon bat— eta emakume bat.
Gaurko hamar eta erdiak aldera piztu da sua, Egia jenerala kaleko etxebizitza bateko gela batean. Gela kiskalita geratu da.