Edukira joan

Publizitatea

Jaurlaritzak uste du defentsaren helegitea "funts handikoa" izango dela

Berria.info   2012-05-12 - 17:16:46

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Bateragune auzian Espainiako Auzitegi Gorenak zigor epaia eman ondoren defentsa abokatuek iragarri zuten Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko dutela, eta Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburuak gaur adierazi du helegite hori "funts handikoa" izango dela iruditzen zaiola. 

Epaia eman zuten Goreneko bost epaileetatik bik boto partikularra eman izana "oso esanguratsua" da, Mendiaren iritzian. Miguel Colmenero epaileak epaiketa berriro egiteko eskatu du eta Jorge Alberto Barreirok uste du absoluzioa eman behar zela.

Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, ETAk jarduera armatua bukatu duela iragarri ostean eta ezker abertzalea atzera erakundeetan dagoenean, euskal gizarteak "ez du ulertzen" auzitegiek Arnaldo Otegi-eta berriro zigortu izana. Ser irrati katean mintzatu da Mendia.

Gorenak Otegi eta Rafa Diezi kartzela zigorra hamar urtetik sei eta erdira jaitsi die, eta Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaletari zortzi urtetik seira.