Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako emaitza txarrena bildu du Merkelen alderdiak atzoko bozetan

CDU alderdiak botoen %26,3 jaso ditu Ipar Renania-Westfalian. SPD Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak, botoen %39,1 bilduta.

Berria.info   2012-05-14 - 16:24:27

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Angela Merkel Alemaniako kantzillerraren alderdiak Bigarren Mundu Gerraz geroztik izandako emaitza txarrena jaso zuen atzo Ipar Renania-Westfalia landerreko bozetan. Orain dela bi urte, botoen %34,6 bildu zituen lander horretan, baina atzo %26,3ra jaitsi zen.

Hauteskundeak sozialdemokratek irabazi zituzten, SPDk, orain dela bi urteko bozetan baino lau puntu gehiagorekin, %39,1. Berdeek %11,3 jaso zituzten, eta liberalek (FDP), %8,6. Piraten Alderdiak botoen %7,8 ditu, eta, laugarrenez, lander bateko legebiltzarrean sartu da. Ezkerra alderdiak botoen %2,5 bildu ditu, eta landerreko legebiltzarrean zuen ordezkaritza galdu du.

SPDko landerreko buru Hannelore Kraftek, emaitza horiekin, eroso gobernatu ahal izango du Berdeen babesarekin; izan ere, orain arte gutxiengoan gobernatu baitu. Aurrekontua onartzeko babesik lortzen ez zuelako aurreratu zituen bozak. CDUko hautagaiak, Norbert Rottgenek, dimisioa eman du.