Edukira joan

Publizitatea

POLITIKA

Basagoiti: "Hauteskundeak azaroa baino lehen antolatzera behartuko dut Lopez"

2013. urteko aurrekontuak gobernu berriak egitea nahi du EAEko PPko presidenteak. Haren ustez, ETAko presoei "errudun" direla aitortzeko eskatu behar zaie, barkamena eska dezatela exijitu baino gehiago. "Barkamena gauza pertsonala da", gaineratu du.

Berria.info   2012-05-14 - 15:47:23

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak gaur El Mundo egunkarian argitaratu duen elkarrizketan esan duenez, hauteskundeetara azaroa baino lehen deitzera "behartuko" du Patxi Lopez lehendakaria. Elkarrizketan iragarri duenez, datorren urteko aurrekontuak gobernu berriak egitea nahi du. Esan du Lopez PSOErako hautagai gisa ari dela.

PSE-EE eta PPren arteko gobernu ituna aurreko astean hautsi zuen Basagoitik, baina, orain dioenez, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea EITB taldeko hedabideetan egoteak bultzatu du gobernu ituna haustera. Etxeberria, ordea, 2010eko abenduan elkarrizketatu zuten Radio Euskadin, eta 2011ko martxoan Euskadi Irratian.

El Mundo-ri emandako elkarrizketan, Basagoitik esan du ETAko presoei "errudun" direla aitortzeko eskatu behar zaiela, barkamena eska dezatela baino gehiago. "Barkamena gauza pertsonala da", gaineratu du.