GIZARTEA
Gutxienez zortzi lagun atxilotu dituzte M-15en urteurrenean
Madrilgo Puerta del Sol inguruan izan dira atxiloketak, eta azken hiru egunetan 27 lagun atzeman dituzte. Hiru lagun arin zauritu dira gaur. Euskal Herriko M-15 mugimenduko kideak, herri eta auzoetako bilerak antolatu ostean, 2011ko maiatzean izandako indarra berritu nahian dabiltza.
Berria.info 2012-05-15 - 16:05:26






