Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Eñaut Larralde kantaria hil da

Atzo arratsaldean zendu zen Baionako ospitalean, gaixoaldi luze baten ondorioz. Hileta elizkizuna ostiralean izango da, 17:00etan, Izuran.

Berria.info   2012-05-15 - 17:59:25

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Eñaut Larralde Nafarroa Behereko kantaria hil zen atzo arratsaldean, Baionako ospitalean, gaixoaldi luze baten ondorioz. Izuran jaiotakoa zen, eta lanbidez irakasle izan zen, Donapaleuko Errekart lizeoan. 

70eko hamarkadatik herriz herri ibili zen Eñaut Etxamendi kantariarekin batera. Lehen kantaldietan harreman estua izan zuten Ez Dok Hamairu taldeko abeslariekin. Errepresioa eta euskal kulturaren aurkako erasoen salaketak izaten zituzten hizpide kantuetan.

1998an, Antologia diskoan (Elkar) bere kanta ezagunenak jaso zituen. 

Larralderen aldeko hileta elizkizuna ostiralean izango da, 17:00etan, Izurako elizan.