Edukira joan

Publizitatea

AEB

Romneyk aurrea hartu dio Obamari

CBS eta 'The New York Times'-en inkesta baten arabera, errepublikanoen ordezkariak %46ko babesa jasoko luke AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan; Obamak, berriz, %43koa.

Berria.info   2012-05-15 - 16:11:33

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Mitt Romney AEBetako presidentetzarako hauteskundeetan errepublikanoen ordezkaria izan daitekeenak AEBetako presidentetza hauteskundeak irabaziko lituzke, Barack Obama egungo presidenteari aurrea hartuta. Hala dio CBS eta The New York Times hedabideek egindako inkesta batek: Romneyk %46ko babesa izango luke, eta Obamak, %43koa.

Joan den hilabetean hedabide horiek egindako inkestak berdinketa egongo zela aurreikusten zuen, eta martxoan egindakoan, berriz, Obama zen nagusi, botoen %47rekin —Romneyk %44 lortuko lituzke—.

Urtarriletik egin dituzte inkestak, eta hautagai batek ez dio sei puntu baino gehiagoren aldea atera beste hautagaiari hilabeteroko datuak aintzat hartuta.

Presidentetzarako hauteskundeetara heldu aurretik, ordea, Romneyk errepublikanoen arteko lehia irabazi beharko du. Gaur, Nebraskan eta Oregonen hauteskunde eguna dute. Ofizialki errepublikanoen hautagai izateko, 1.144 ordezkari beharko ditu Romneyk.