Edukira joan

Publizitatea

ZINEMA

Gaur estreinatuko dute Donostian 'Xora', zubererazko lehen film luzea

20:00etan izango da emanaldia, Viktoria Eugenia antzokian. Ostiralean helduko da Euskal Herriko zinema aretoetara. Peio Cachenaut zuzendariaren lana martxoan aurkeztu zuten, Maulen. Trailerra.

Berria.info   2012-05-15 - 17:03:19

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali
Bideoa kargatzen ari da...

‘Xora’ filmaren estrenaldia Maulen

Xora zubereraz filmatu den lehendabiziko pelikula luzea gaur estreinatuko dute Donostian, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan (trailerra ikusgai, hemen). Peio Cachenautek zuzendu du lana, eta Jef Goiehenexpe eta Ttittika Rekalt dira aktore nagusiak.

Euskal Herriko zinema aretoetan ostiraletik aurrera ikusi ahal izango da.

Maulen nahiz Zuberoako artzain etxe batean girotu dute, Zuberoako mutil gazte baten istorioa kontatzeko: gau eskola bateko euskara irakasle da, baina hori ez da hark nahi duena, idazlea izatea gustatuko litzaioke, haren osaba Hollywood idazlea da, eta horren jardunak liluratu egingo du gaztea.

Duela hiru urte hasi zen Cachenaut gidoia egiten. Xiberoa Zinez proiektua martxan jarri zuten orduan, eta hainbat erakunderen eta herritarren laguntza izan du geroztik. Hebentik elkartea, Aldudarrak Bideo elkartea eta Baleuko ekoizpen etxea dira laguntzaile horietako batzuk. 

Martxoan Maulen aurkeztu zuten filma.