Vicente del Bosque Espainiako hautatzaileak Beñat Etxebarria (Igorre, 1987) Betiseko jokalaria Eurokopara joateko lehen zerrendan sartu du. Aurreneko aldia da Beñat deitu duena.
Maiatzaren 25eko Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalaren biharamunean jakinaraziko du Del Bosquek behin betiko deialdia —oraingoan ez daude bi talde haietako jokalariak—, baina bitartean orain deitutakoek jokatuko dituzte lagunarteko lehen bi partidak —biak Suitzan, hilaren 26an eta 30ean—.
Lehen zerrenda horretan beste bi euskal jokalari daude: Malaga taldeko Nacho Monreal (Iruñea, 1986) eta Real Madrileko Xabi Alonso (Tolosa, 1981).
Espainia da Eurokopako egungo txapelduna, baita Munduko Txapeltakoa ere. Orain arte inork ez du erdietsi Eurokopa, Mundiala eta berriro Eurokopa jarraian irabaztea. Ekainaren 8an hasiko da Europako Txapelketa, eta Polonian eta Ukrainan jokatuko dute.
Espainiako selekzioaren lehen zerrenda
Atezainak: Casillas, Reina, De Gea.
Defentsak: Arbeloa, Juanfran, Sergio Ramos, Albiol, Dominguez, Jordi Alba, Monreal.
Erdilariak: Navas, Isco, Xabi Alonso, Bruno, Beñat, Javi Garcia, Cazorla, Silva.
Aurrelariak: Adrian, Negredo, Soldado.