Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Cebek-ek Bizkaian aurten 9.400 lanpostu galduko direla aurreikusten du

Bizkaiko Enpresaburuen Elkartearen arabera, 2013 bukaerara arte ez da hazkunderik izango. Herrialdean apiril bukaeran 91.436 langabe zeuden, iaz baino 9.441 gehiago.

Berria.info   2012-05-15 - 19:07:56

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Elkarteak uste du Bizkaian aurten barne produktu gordina %1,2 jaitsiko dela eta 9.400 lanpostu galduko dira. Datorren urteko bukaerara arte ez du aurreikusten hazkunderik eta, gainera, esan du hazkunde hori oso txikia izango dela.

Jose Maria Vazquez Eguskiza elkarteko presidenteak eta Francisco Javier Azpiazu idazkari nagusiak jakinarazi dituzte Cebek-en aurreikuspenek gaur, Bilbon egindako prentsaurrekoan. 

Sindikatuei eskatu diete lan itunen negoziazioetan "erantzukizunez" jokatzeko.

Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak maiatzaren hasieran emandako datuen arabera, Bizkaian apiril bukaeran 91.436 langabe zeuden, iaz baino 9.441 gehiago.