Edukira joan

Publizitatea

AEB

Romney, presidentetzarako hautagai izatetik gero eta gertuago

Nebraska eta Oregon estatuetan garaipena lortu du gaur. Oraindik ez ditu Etxe Zurirako errepublikanoen hautagai izateko behar diren 1.144 ordezkariak eskuratu. Hala ere, Romneyk ez du lehiakiderik bidean.

Berria.info   2012-05-16 - 15:44:14

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Mitt Romney AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentetzarako Alderdi Errepublikanoaren hautagaiak beste bi estatutan lortu du garaipena gaur, Nebraskan eta Oregonen, eta ofizialki hauteskundeetan Barack Obama egungo presidentearen aurka lehiatzeko behar diren 1.144 ordezkariak lortzetik gertuago dago. 

Romney gero eta babes gehiago jasotzen ari da, errepublikanoen artean lehiakide bakarra baita: Ron Paulek, geratzen zen aurkari bakarrak, astelehenean iragarri zuen "kanpaina aktiboa" egiteari utziko ziola.

Hala ere, Romneyk Nebraskan jokoan dauden 32 ordezkariak eta Oregonen dauden 25ak lortuko balitu, ez lituzte oraindik beharrezkoak diren 1.144 ordezkariak eskuratuko.

Gaur goizean egindako mitin batean, Romneyk Obamaren politika ekonomikoak kritikatu ditu: "Zorraren eta gastuaren infernu honetatik aterako gaituen presidente bat behar dugu".