Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Gaur jarri dituzte salgai Bob Dylanen Bilboko kontzerturako sarrerak

45 euro gehi gastuak ordaindu beharko dira pistako sarrerengatik; 85 euro gehi gastuak harmailetako 500 sarreretako bakoitzarengatik. Uztailaren 11n izango da kontzertua.

Berria.info   2012-05-16 - 15:10:18

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gaurtik aurrera salgai daude Bob Dylanek eta haren taldeak Bilbon uztailaren 11n emango duten kontzerturako sarrerak. BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, BBKren webgunean eta Ticketmasterren erosi ahal izango dira, baita Halcon Bidaiak-en bulegoetan, FNACen, Carrefour-en, Servicaixan eta El Corte Ingles-en ere.

45 euro gehi gastuak ordaindu beharko dira pistako sarrerengatik; 85 euro gehi gastuak, berriz, harmailetako 500 sarreretako bakoitzarengatik. Guggenheim museoaren atariko zabaldegian izango da kontzertua.

Ez da Bilbokoa izango Bob Dylan eta bere taldea Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukera bakarra aurtengo udan, uztailaren 20an Baionako zezen plazan aritzekoak baitira, 21:30ean.