EKONOMIA
CCOO-Euskadik mobilizatzeko eskatu du, "patronala itun kolektiboa negoziatzera behartzeko"
Berria.info 2012-05-17 - 13:35:24
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 03:43
EKONOMIA
Berria.info 2012-05-17 - 13:35:24
Unai Sordo CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak uste du sindikatuek mobilizatu beharra dutela, "blokatuta dauden itun kolektiboak negoziatzera behartzeko patronala". Ekimenok orain ezin badira hasi, udara ostean behintzat hasteko eskatu du. Lehentasunak jartzearen alde azaldu da, "murrizketa sozialen aurrean harresi bat eraiki ahal izateko".
"Oso garai gogorrak" datozela iragarri du, eta eragile denei "erantzukizunez" jokatzeko dei egin die. Administrazio publikoari, esaterako, eredu soziala defenditzeko galdegin dio Sordok, besteak beste politika fiskala aldatuta.
Martxoaren 29ko greba orokorreko mobilizazioa goraipatu du CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak, eta uste du hori "bideratu" beharra dagoela.