Edukira joan

Publizitatea

HEZKUNTZA

EHUk euskarazko 18 ikastaro sartu ditu udako eskaintzan

Ekainetik irailera bitarte 105 ikastaro eskainiko ditu. Gehienak Donostiako Miramar jauregian izango dira, baina Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiritan ere antolatu dituzte jardunaldiak.

Berria.info   2012-05-17 - 14:06:40

Bozkatu

Emaitza 2 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

EHU Euskal Herriko Unibertsitateak guztira 105 ikastaro eskainiko ditu udan, horietatik 18 euskaraz. Gehienak Donostiako Miramar jauregian izango dira —han bertan aurkeztu dituzte ikastaroak gaur goizean—; hala ere, urtero bezala, ikastaro batzuk beste hainbat hiritan ere eskainiko dira. Ekainetik irailera arte parte hartu ahal izango da ikastaroetan, eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Aurten, Gasteizko hiriburutza berdea aitzaki hartuta, hiri hondakinen inguruko ikastaroa antolatu dute han. Getariako Balentziaga museoan eta Azpeitiko Euskal Trenbidearen museoan ere izango dira jardunaldiak, baita Tolosan, Irunen eta Azkoitian ere.

Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis ETAko kide ohiaren parte hartzearen berri ere eman dute: ekainaren 29an Perdonar para vivir hitzaldia eskainiko du.

Jose Luis de la Cuesta Arzamendi uda ikastaroetako zuzendariak goizeko ekitaldian azpimarratu du krisia izanda ere, aurrekontuari eustea lortu dutela.

Ikastaroen hasierako ekitaldia ekainaren 26an egingo dute, asteartearekin, 19:00etan, Miramar jauregian.