Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Eudelek 3,3 milioi euroko aurrekontua onartu du, Bilduren parte hartzerik gabe

Iaztik %8,46 gutxitu du aurrekontua udalen elkarteak. Bildu ez da bileran izan EAJk, PPk eta PSE-EEk udal hauteskundeen ondorengo "errealitate berria" onartzen ez dutelako.

Berria.info   2012-05-17 - 15:48:26

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Eudel udalen elkarteak "aho batez" onartu du gaur elkartearen aurrekontua, Elgoibarren (Gipuzkoa) egindako batzarrean. Bilduk berak iragarri zuen moduan, ez da bileran egon. Alderdiak atzo ohartarazi zuen EAJk, PPk eta PSE-EEk udal hauteskundeen osteko "errealitate berria" onartzen ez duten bitartean ez dutela elkarte horretan parte hartuko. 

Elkartearen aurrekontua 3.315.026,54 eurokoa izango da aurten, eta iazkoarekin alderatuz %8,46 gutxitu da. Diru bilketan izan den jaitsieraren ondorioz egin du behera aurrekontuak, Eudeleko iturrien arabera.