Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Yemengo hegoaldetik Al-Qaedako hainbat kide kanporatu dituzte

Azken egunetan hamarnaka lagun hil dira indar armatuen, tribuen eta Al-Qaedaren arteko istiluetan. Liskarren ondorioz, Abian probintziatik 160.000 lagunek ihes egin behar izan dute herrialdeko beste inguru batzuetara.

Berria.info   2012-05-18 - 08:43:17

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Yemengo Abian probintziako indar armatuek eta tribuek Al-Qaedako hainbat kide eta aliatu kanporatu dituzte, Yemen Post egunkariak gobernuko iturriak aipatuz gaur jasotzen duenez.

Azken bi egunetan hamarnaka lagun hil dira inguru horretan izan diren liskarren ondorioz. Hildako gehienak —60 bat– milizianoak izan dira; hala ere, segurtasun indarretako eta tribuetako lagunak ere zendu dira.

Gobernuko iturri horien arabera, indar armatuek Al-Qaedako kideen bila jarraituko dute, horiek atxilotu eta auzipetzeko. Horrekin batera, amore emateko eskatu die, baita Yemengo Gobernuari armak emateko ere.

Abian probintziako gobernatzaileak indar armatuen, tribuen eta herritar guztien lana goraipatu du, eta nazio mailan Al-Qaeda garaitzeko deia egin die.

Liskarren ondorioz, 160.000 lagunek Abianetik ihes egin behar izan dute herrialdeko beste inguru batzuetara.