Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Aljeriako Legebiltzarrerako bozen emaitzen aurkako 60 helegite aurkeztu dituzte alderdi politikoek

FLN Askapenerako Fronte Nazionalak Legebiltzarreko 462 eserlekuetatik 220 eskuratu zituen. Islamistek iruzurra salatu dute.

Berria.info   2012-05-18 - 19:18:47

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Maiatzaren 10ean Aljeriako Legebiltzarrerako bozetan parte hartu zuten hautagai eta alderdi politikoek 60 helegite baino gehiago aurkeztu dituzte bozen emaitzen aurka, gaur APS Aljeriako berri agentziak jakinarazi duenez.

Iturri beraren arabera, hauteskundeetan "emaitza onak" lortu zituztenek ere jarri dute helegitea Kontseilu Konstituzionalaren aurrean. Bozen hurrengo egunean islamistek iruzurra salatu zuten.

Emaitza ofizialen arabera, FLN Askapenerako Fronte Nazionalak Legebiltzarrean dauden 462 eserlekuetatik 220 eskuratu zituen —gehiengo osorako 232 eserleku behar dira—.

68 eserleku lortu zituen RND Batzorde Nazional Demokratikoak, eta hirugarrena Aljeria Berdea izan zen, 48 diputaturekin.

Hauteskunde egunaren ondoren, nazioarteko behatzaileek adierazi zuten baldintzak "egokiak" izan zirela "orokorrean", baina onartu zuten "istilu batzuk" izan zirela.