Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Obamak Espainiako eta Italiako zorra erosteko eskatu dio Europako Banku Zentralari

Ezarritako helburuekin eta "politika gogorrekin" laguntzeko ere dei egin dio, NATOren bileraren ondotik. AEBetako presidentea Mariano Raxoi Espainiako presidentearekin bildu da.

Berria.info   2012-05-22 - 14:23:37

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Barack Obama AEBetako presidenteak Espainiaren eta Italiaren zorra erosteko eskatu zion atzo iluntzean EBZ Europako Banku Zentralari, Mariano Raxoi Espainiako presidentearekin bildu ondoren. Horrekin batera, diziplina fiskala betetzeko ezarri dituzten "helburuekin eta politika gogorrekin" laguntzeko eskatu dio.

Greziak eurogunean jarraitu behar duela berretsi du, eta Europako bankuek birkapitalizatu beharra dutela azpimarratu du. Haren ustetan, Europako herrialdeak krisitik babesteko suebakiak sortu behar dira.

Obamak "hazkunderako estrategia" baten alde egindako adierazpena bat dator Raxoik NATOn defendatutakoarekin. Raxoik, moneta bakarraren aldeko defentsa egiteko eskatu die Europako Batasunari eta EBZri.