Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Preso saharar batek gose greba hasi du, kartzelan tratu txarrak jasan dituela salatzeko

Tarudanat-eko kartzelan dago Hassanna Khalad. 2008an atxilotu zuten, sahararren autodeterminazio eskubidearen aldeko manifestazio baketsu batean parte hartzeagatik.

Berria.info   2012-05-22 - 17:34:47

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hassanna Khalad preso sahararrak gose greba hasi zuen larunbatean, Marokoko Tarudanateko kartzelan tratu txarrak eta probokazioak jasan dituela salatu ostean.

SPS Saharako berri agentziak azaldu duenez, presoaren familiak adierazi du espetxeko langileek Khaladen ziega miatu zutela eta haren ondasunak atzeman zituztela, horretarako arrazoirik eman gabe. Sendiak "gehiegizkotzat" jo du hori, eta legearen aurkakoa dela salatu du.

Horrez gain, Khaladen familiak ohartarazi du gose grebaren ondorioz haren osasunak okerrera egin dezakeela.

SPS agentziaren datuen arabera, Khaladi lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten, "Tantanen sahararren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko manifestazio baketsu batean" parte hartu zuelako. 2008ko irailaren 9an atxilotu zuten.