Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

LABek bi orduko lanuztera mugatu du hilaren 31ko greba deialdia

ELA eta EILAS sindikatuek greba deialdia bertan behera utzi ondoren hartu du erabakia LABek. 11:00etatik 13:00etara deitu du lanuztera. ESK sindikatuak bat egin du LABek egindako deialdiarekin.

Berria.info   2012-05-22 - 16:27:15

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

LAB sindikatuak hilaren 31rako alor publikoan deitutako greba bi orduko lanuztera mugatu du, ELA eta EILAS sindikatuek greba deialdia bertan behera uzten zutela iragarri ondoren. Hasiera batean, hiru sindikatu horiek eta ESKk elkarrekin egin zuten deialdia, baina desadostasunak medio, ELAk eta EILASek jarrera aldatu eta grebara ez deitzea erabaki zuten pasa den astean. ESK sindikatuak ohar baten bidez baieztatu du bat egin duela LABen proposamenarekin.

Arantxa Sarasola LABeko ordezkariak gaur goizean Bilbon berretsi du sindikatua ez datorrela bat bi sindikatu horiek greba uztearekin, "zerbitzu publikoen aurkako erasoak hobera baino, okerrera egin duelako".

Horrela, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egindako greba deialdirako aldaketak iragarri ditu Sarasolak: 11:00etatik 13:00etara lanuztera deitu du LABek, eta goizean elkarretaratzeak eta arratsaldean manifestazioak egingo dituzte. Nafarroan, berriz, egun osoko greba deialdia mantenduko dute, ELAk eta EILASek egin zuten moduan.