EKONOMIA
Gipuzkoan aurten lau mila lanpostu galduko direla aurreikusi du Adegik
Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartearen urte osoko aurreikuspena baino 300 lanpostu gehiago galdu dira dagoeneko.
Berria.info 2012-05-23 - 16:32:44
Igandea, 2013ko maiatzak 19 - 21:51
EKONOMIA
Gipuzkoako Enpresaburuen Elkartearen urte osoko aurreikuspena baino 300 lanpostu gehiago galdu dira dagoeneko.
Berria.info 2012-05-23 - 16:32:44
Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteak aurreikusi du herrialdean aurten lau mila lanpostu galduko direla. Otsailekoa baino aurreikuspen okerragoa aurkeztu du gaur. Urteko lehen lau hilabeteetan Gipuzkoan 1.600 lagun gehiago daude langabezian eta, Adegiren kalkuluen arabera, 2012 urte osoan langabeziak 1.300 laguneko hazkundea edukiko zuen.
Eduardo Zubiaurre elkarteko presidenteak esan du enpresen %36,5ek uste dutela euren plantillak "handiegiak" direla, eta Gipuzkoako enpresen %24,5ek lantaldea murriztu egingo dutela datozen hilabeteetan —2009tik ez zen halako daturik—. Adegiren ustez, Gipuzkoaren barne produktu gordinak bost urte egin du atzera.
Esportaziokoak dira datu positibo bakarretakoak: %15,5eko hazkundea izan dute.
Cebek Bizkaiko Enpresaburuen Elkarteak duela egun batzuk zioen Bizkaian aurten barne produktu gordina %1,2 jaitsiko dela eta 9.400 lanpostu galduko direla. Datorren urteko bukaerara arte ez du aurreikusten hazkunderik eta, gainera, esan zuen hazkunde hori oso txikia izango dela.