Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Bankiak 19.000 milioi euro eskatuko dizkio Espainiari

Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak Bankiaren tituluen kotizazioa eten du goizean. Bankia duela bi aste nazionalizatzea erabaki zuen Espainiak, eta 4.465 milioi jarri zituen.

Berria.info   2012-05-25 - 20:41:49

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak Bankiaren tituluen kotizazioa eten du gaur goizean, eta, arratsaldean, Bankiaren Administrazio Kontseiluak bilera egin du, bideragarritasun plan bat onartzeko. Plan horren barruan, Espainiako Gobernuari 19.000 milioi euro baino gehiagoko laguntza eskatzea proposatu dute.

Espainiako Gobernuak asteazkenean jakinarazi zuen behar den diru guztia emango diola Bankiari, entitatea onbideratzeko asmoz, "ondoren ahal den azkarren saltzeko". Bankia duela bi aste nazionalizatzea erabaki zuen Espainiak, eta 4.465 milioi euro jarri zituen.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Kongresuan herenegun esan zuen bankuko talde kudeatzaileak administrazio kontseilua berritu eta hor "langile independenteak" sartu beharko dituela.

Bankiak hilabete barrurako bideragarritasun plan bat aurkeztu beharko du.