Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Gizonezko bat hil da Gaintxurizketa gainean, kamioi batek harrapatuta

Atzo goizean izan zuen istripua, eta ospitalera eraman ondoren, arratsaldean zendu zen. Jaurlaritzak lekuko izan zirenen laguntza eskatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Berria.info   2012-05-25 - 11:00:22

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Pasaiako 50 urteko gizonezko bat hil zen atzo, Gaintxurizketa gainean (Hondarribia, Gipuzkoa) kamioi batek harrapatu ondoren. Istripua gertatu eta gutxira ospitalera eraman zuten, baina zauri larrien ondorioz, arratsaldean zendu zen.

GI-2638 errepidearen bazterbidean haren autoa geratu eta autotik irten ondoren harrapatu zuen kamioiak. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak istripuaren lekuko izan zirenen laguntza eskatu du, gertatutakoa argitzeko.

Istripua atzo goizean izan zen, 10:00ak aldera.