MUNDUA
Al-Qaedako ustezko 62 kide hil ditu Yemengo armadak
Berria.info 2012-05-26 - 16:33:51
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 03:42
MUNDUA
Berria.info 2012-05-26 - 16:33:51
Yemengo armadak gutxienez Al-Qaedako ustezko 62 kide hil ditu Zinyibar hirian, herrialdearen hegoaldean. Yemengo hiru soldadu ere zendu dira. Al-Qaedako kideei hiria uzteko eta euren burua entregatzeko eskatu die, "baldin eta bizirik atera nahi badute".
Armadak dio fusilak, koheteak, granadak jaurtitzeko gailuak eta bestelako armak aurkitu dituela.
Maiatzaren 12an ere operazio zabala egin zuen Al-Qaedaren kontra hainbat lekutan.
Al-Qaedak berak astelehenean Sana hiriburuan Yemengo 83 soldadu eta polizia hil zituen.