Edukira joan

Publizitatea

ELKARRIZKETA AURRERAPENA

Josu Urrutia: "Hobetzeko asko dugu, eta talde honek oraindik izugarri dauka emateko"

Athleticeko presidentearen elkarrizketa aterako du bihar BERRIAk. Bilboko taldeak 0-3 galdu du bart Espainiako Kopako finala, Bartzelonaren aurka.

Berria.info   2012-05-26 - 15:55:00

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hemen, aurrerapen legez, Josu Urrutiaren esan batzuk:

- "Jarraitzaileek taldeagatik ematen dutena itzela da. Berriro frogatuta geratu da munduko onenak direla. Eta ez da egun bateko kontua soilik, urte guztian portatzen dira bikain".

- "Final batera iristeko merituak egin behar dira, eta Athleticek egin ditu denboraldi honetan. Izugarria da lortu duguna, bi final jokatu ditugu, eta kontuan eduki behar da oso taldea gaztea daukagula".

- "Asko ari gara ikasten, hobetzeko asko daukagu, eta alde horretatik baikorra naiz. Talde honek oraindik izugarri dauka emateko".