GIZARTEA
Gazte bati su ematen saiatu da 18 urteko mutil bat Bilbon, aurretik labana sartu ostean
Berria.info 2012-05-28 - 15:28:40
Asteazkena, 2013ko ekainak 19 - 14:25
GIZARTEA
Berria.info 2012-05-28 - 15:28:40
Bilboko udaltzainek M.E.K. hemezortzi urteko mutil bat atxilotu dute, pisuko gelakide bati sabelaldean labana sartu eta ondoren su ematen saiatu izanagatik. Pisuan zen beste lagun batek saihestu du ustezko erasotzaileak su ematea beste gazteari.
Igande goizean izan zen erasoa. Udaltzainek diote biktima Abandoko geltokiaren parean aurkitu zutela, odoletan. Honek orduan azaldu zien gertatutakoa. Cortes kalean atzeman zuten erasotzailea, eta udaltzainek bederatzi zentimetroko labana bat aurkitu zuten Hurtado Amezaga kaleko edukiontzi batean.
Biktimak ere hemezortzi urte dauzka.