Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Annanek "pauso eraginkorrak" exijitu dizkio Siriari

NBEren eta Arabiar Ligaren bitartekaria Damaskora heldu da gaur.

Berria.info   2012-05-28 - 13:52:56

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren bitartekariak "krisia modu baketsuan konpontzeko bere asmoa serioa dela erakusteko, pauso eraginkorrak" emateko eskatu dio Siriari.

Damaskora iritsi da gaur Annan, eta gatazkan inplikatuta dauden eragile denei "prozesu politikoa sinesgarria izan dadin giro egokia" sortzen laguntzeko eskatu die.

"Bake plana da Sirian gerra zibila saihesteko azken aukera, baina nire eskaintza ez da betiko, mugatua da", adierazi zuen duela hiru aste hark. Aitortu zuen Baxar al-Assad Siriako presidenteak tankeak hirietatik kendu zituela, baina "kezkatuta" zegoen giza eskubideak gero eta gehiago urratzen direlako.