Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

EBZk baztertu egin du Bankia onbideratzeko plana

Europako Banku Zentralak uste du planak Europako araudia urra dezakela, 'Financial Times' egunkariak gaur jaso duenez. De Guindos Espainiako Ekonomia ministroak informazio hori gezurtatu du, gobernuak EBZri planik ez diola aurkeztu esanez.

Berria.info   2012-05-30 - 11:53:44

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

EBZ Europako Banku Zentralak "erabat" baztertu du Bankia onbideratzeko Espainiako Gobernuaren plana, Financial Times egunkariaren arabera.

EBZren ustez, Espainiaren planak Europako Batasuneko araudia urra dezake, EBZk ezin baititu gobernuak finantzatu.

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroaren arabera, ordea, EBZk ez du Espainiaren plana baztertu, gobernuak ez duelako "planik aurkeztu" bankuaren aurrean.

Atzo, Bankiaren akzioek balioaren %16,25 galdu zuten.

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko gobernadoreak atzo iragarri zuen kargua utziko duela ekainaren 10ean, agintaldia amaitu baino hilabete lehenago. Erabakia iragarri aurretik, Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu zen.

Azalpen ofizialaren arabera, Fernandez Ordoñezek agurra aurreratu du, ekainaren 11tik aurrera finantza sistemari buruz hartu behar diren erabaki garrantzitsuak gobernadore berriak har ditzan.