Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak Julian Assange Suediara estraditatzea onartu du

Atzera bota du Wikileaksen sortzailearen defentsak aurkeztutako helegitea.

Berria.info   2012-05-30 - 18:07:01

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak oniritzia eman dio gaur Julian Assange Wikileaksen sortzailea Suediara estraditatzeari.

Aldeko bost botorekin eta aurkako birekin, Gorenak baztertu egin du Assangeren defentsak aurkeztutako helegitea. 

Londresko Auzitegi Nagusiak Assangeren helegitea ezeztatu zuen iaz, eta Suediaren estradizio eskaera onartu zuen. Horren ondotik, Auzitegi Gorenean jarri zuen helegitea Assangek. Auzitegi Gorenekoa zen haren azken aukera. 

Suediako Fiskaltzak Assange atxilotzeko euroagindua jarri zuen 2010ean, bi emakume suediarrek bortxatu egin zituela salatu ondoren.