Edukira joan

Publizitatea

ZERGAK

Gipuzkoako aldundiak irregulartasunak egin dituztenak sartuko ditu arrisku bereziko zergadunen erroldan

Zerga arau haustea konpondutakoan, zergaduna zerrendatik aterako da. Ogasun Sailaren barne dokumentu bat izango da, eta beraz, zerrendan sartutakoek ez dute horren berri izango. Uda ondoren espero dute martxan jartzea.

Berria.info   2012-05-30 - 12:17:05

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gipuzkoako Foru Aldundiak hilaren 8an aurreratu zuen bezala, arrisku bereziko zergadunen errolda sortuko du. Zerrenda horretan sartuko dira zerga delitua egotzi zaienak eta irregulartasunak egin dituztenak. Behin irregulartasunak konponduta, zerrendatik aterako dira.

Erroldaren inguruko xehetasun gehiago eman dituzte gaur goizean Donostian Itziar Miner Zerga eta Finantza Politikako foru zuzendariak eta Xabier Olano Ogasuneko foru zuzendariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza nagusiko prentsa aretoan. 

Argitu dutenez, erroldan sartuko dituzten gizabanako eta enpresek ez dute jakingo zerrenda horretan sartu dituztela, Ogasunaren barne dokumentu bat izango baita.

Gipuzkoako Ogasun Sailak proposatu du errolda, baina Batzar Nagusiek ostiralean eskatu zuten moduan, aldundiaren aholkularitza batzordeak oniritzia eman beharko dio lehenik. Ondoren, Batzar Nagusietan eztabaidatuko dute. Beraz, errolda uda ondoren martxan jartzea espero da.