Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Beste tibetar batek egin du bere buruaz beste, Txinaren "okupazioa" salatzeko

30 urteko emakume batek su eman dio bere buruari. Iaztik, 30 lagunek hil dute beren burua arrazoi horregatik.

Berria.info   2012-05-31 - 16:49:21

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Tibetar emakume batek bere buruaz beste egin du Tibeten, Txinaren "okupazioa" gaitzesteko, Free Tibet gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez. Hildakoa emakumea da, 30 urtekoa, eta hiru haur zituen.

Barma herrian zendu da, Jonang Dzamthang monasterioaren aurrean, bere buruari su emanda. Free Tibeten arabera, emakumea azkeneko egunetan mendian izan da, eta Barmara jaitsi da bere buruaz beste egitera.

Herri hartan bertan, apirilean, beste bi gazte tibetar hil ziren, modu eta arrazoi beragatik. Iazko apiriletik, 30 lagunek egin dute beren buruaz beste.

Lobsang Sangay Tibeteko lehen ministroak nabarmendu du horiek guztiak Txinaren okupazioarekin hazitakoak direla, eta ez du baztertu horrelako gehiago gertatzea aurrerantzean.