Edukira joan

Publizitatea

KULTURA

Literaturia, sortzaileen eta irakurleen arteko harremanak sustatzeko gune

Goizean mahai inguruak eta liburu aurkezpenak izan dira; arratsaldean, aldiz, antzerkiak eta musika. Atzo Lauaxeta izan zuten gogoan Larrabetzuko Literaturia euskal letren jaialdian egin zen agerraldian. 

Berria.info   2012-06-02 - 19:07:08

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Literaturia azokak bigarren eguna du gaur, Larrabetzun (Bizkaia). Euskara hutsezko literaturari eskainitako jaialdia da, eta askotariko ekintzak izaten ari dira egun osoan. Atzo, Lauaxeta izan zuten gogoan poesia eta musika uztartzen zituen ekitaldi baten bitartez, eta horrekin batera, Txaber Errazti Lauaxetaren gabardina 40 bat urtez gordea izan duen lagunak haren familiari eman zion. Haren gabardina erabili dute aurtengo kartelerako ikur gisa.

Gaur goizean mahai inguruak eta liburuen aurkezpenak izan dira; eguerdian, berriz, herri bazkaria egin dute. Arratsaldean Kukubiltxoren Leihotik mundura umeentzako antzezlana (Hori Bai gaztetxean), Xentimorik gabe antzezlana (plazan) eta Xabier Montoiaren kontzertua izango dira. 23:00etan, EH3 Kolektiboaren kontzertua izango da, Koldo Izagirre idazlearen testuetatik abiatuta (Hori Bai gaztetxean).

Biharko egitaraua: 10:00etan, Mahai ingurua, EIZIEk antolaturik. Gaia: Idazlearen eta irakurlearen artean, itzultzailearen itzala (Angulerin). 12:00etan, liburuen aurkezpenak (Angulerin) eta umeentzako antzerkia (plazan). 15:00etan, herri bazkaria (eskolan). 17:30ean, bertso trama literarioa (plazan). 19:00etan, poesia errezitaldiak eta 20:30etan, Mugaldekoak taldearen kontzertua (Hori Bai gaztetxean).