Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Mubaraki bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri diote

Egiptoko presidente ohiak haren agintaldiaren amaierako protestetan manifestariak hiltzea agindu zuen, Kairoko Auzitegiaren arabera. Al-Adli Barne ministro ohiari zigor bera ezarri dio auzitegiak. Mubaraken defentsak helegitea jarriko du, zigorra "gehiegizkoa" dela iritzita. Mubarak Tora-ko kartzelara eraman dute, eta Egiptoko telebistaren arabera, "osasun arazo larria" izan du.

Berria.info   2012-06-02 - 19:24:47

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiari bizi bitarteko kartzela zigorra ezarri dio gaur Kairoko Auzitegiak, haren agintaldiaren amaieran 800 lagunen heriotzaren erantzule jota. Poliziaren errepresioaren ondorioz hil ziren lagun horiek. Urtarrilean Fiskaltzak heriotza zigorra eskatu zuen diktadorearentzat. 

Habib al Adli Egiptoko Barne ministro ohiari ere bizi bitarteko zigorra jarri dio auzitegiak. 

Biak absolbitu egin dituzte ustelkeriagatik eta diru publikoa desbideratzeagatik. Mubaraken bi semeri ere, Ala eta Gamal Mubaraki, ustelkeria leporatzen zieten, baina auzitegiak absolbitu egin ditu.

Auzitegiaren kanpoaldean Mubaraken aurkako "ehunka manifestarik" harriak bota dituzte polizien aurka, Efe berri agentziaren arabera.

Mubarak Tora-ko kartzelara eraman dute, eta Egiptoko telebista ofizialaren arabera, "osasun arazo larria" izan du. Orain arte Kairoko ospitale batean zegoen. Mubaraken defentsako abokatuek helegitea jarriko diote erabakiari, "gehiegizkoa" dela iritzita.

Epaiketak ikusmin handia eragin du herritarren artean, epaileen erabakiak presidentetzarako hauteskundeak guztiz baldintzatu baititzake, eta baita trantsizio prozesua bera ere.