Edukira joan

Publizitatea

MUSIKA

Benito Lertxundik bertan behera utzi ditu ekainerako iragarritako kontzertuak

Eztarrian duen polipo bat kentzeko ebakuntza egin behar diote. Kontzertuok uda ondoren emango ditu; oraindik zehaztu gabe daude datak.

Berria.info   2012-06-02 - 13:19:35

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Benito Lertxundi musikariak ekainerako iragarrita zituen kontzertu guztiak bertan behera utzi ditu, eztarrian duen  polipo bat kentzeko ebakuntza egin behar baitiote.

Ginmusica ekoizpen etxeak ohar baten bidez eman du berria, eta jakinarazi du Lertxundi "ahal bezain laister" itzuliko dela kontzertuak ematera. Ekaineko kontzertu horiek uda ondotik emango dituela iragarri du —ez du datarik zehaztu—.

Ekainaren 4an Bilbon jo behar zuen, Euskalduna jauregian; 9an Iruñean, Baluarten; 15ean Portugaleten (Bizkaia), kiroldegian; eta 17an Donostian, Kursaalean.

Maiatzaren 18an eta 19an Bilbon eta Donostian ematekoak zituen kontzertuak bertan behera utzi zituen Lertxundik, afoniagatik.

Oroimenaren oraina diskoa aurkeztu behar zuen. BERRIAk disko berriaren harira Lertxundiri egindako elkarrizketa, hemen.