Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Zekorketei baiezkoa Zestoan

963 lagun alde agertu dira bozketan; aurka, aldiz, 542. Zekorketak egiten segituko dute, beraz.

Zestoako Hitza   2012-06-04 - 16:06:33

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Zekorketak antolatzearen alde egin zuten atzo 963 lagunek Zestoan (Gipuzkoa); aurka, berriz, 542k. 3.012 herritarrek zeukaten boto eskubidea, eta %50,5ek hartu dute parte.

Leire Etxeberria alkateak “parte hartze ikaragarria” izan dela azpimarratu du, eta horregatik “gustura” agertu da. Denei eskerrak eman dizkie, “zezenen aldeko zein aurkakoei”, eskaera jasotzean parte hartzeagatik.

“Herriak irabazi du”, esan du alkateak. "Orain badakigu herriak zer nahi duen. Beraz, zekorketekin jarraituko da, erabakia errespetatuko dugu”. Hainbesteko aldea izateak erabakia errazten duela ere nabarmendu nahi izan du Etxeberriak.