BURUZ BURUKO TXAPELKETA
Irujo finalera sailkatu da, Idoateri 22-18 irabazita
Datorren asteburuan jokatuko den Olaizola II-Bengoetxea VI partidatik aterako da Irujoren aurkaria.
Berria.info 2012-06-04 - 15:53:32
Osteguna, 2013ko maiatzak 23 - 00:47
BURUZ BURUKO TXAPELKETA
Datorren asteburuan jokatuko den Olaizola II-Bengoetxea VI partidatik aterako da Irujoren aurkaria.
Berria.info 2012-06-04 - 15:53:32
Juan Martinez de Irujo Buruz Buruko txapelketako finalean izango da, atzo Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa) Mikel Idoateri 22-18 irabazi ondoren.
Idoate 0-6 hasi zen irabazten, baina Irujok buelta eman zion partidari (5-6). Idoatek, aldiz, ez zuen etsi eta berriro sei puntuko aldea lortu zuen (6-11).
Irujo ere ez zen atzean geratu, eta markagailua irauli zuen (16-11). Tanto bakar batera gerturatzea lortu zuen ondoren Idoatek birritan (17-16 eta 19-18), baina Irujok lortu zuen 22ra heltzea.
Bigarren finalista Olaizola II-Bengoetxea VI partidako irabazlea izango da. Datorren asteburuan jokatuko dute. Finalerdi hori atzeratu egin zuten Olaizolaren eskariz, eskubiko besoan arazoak zituela eta.
Horrek finala atzeratzea ekarri du: ekainaren 17tik 24ra. Bilbon izango da, Bizkaia pilotalekuan.