Edukira joan

Publizitatea

IKASTOLAK

Milaka lagun bildu dira Ibilaldian, eta antolatzaileek aurreikuspenak gainditu dituzte

Trapagaranen askotariko ekintzetan parte hartzeko aukera izan zen atzo, Bizkaiko ikastolen aldeko festan.

Berria.info   2012-06-04 - 09:13:25

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Milaka lagun elkartu ziren atzo Trapagaranen, Ibilaldia Bizkaiko ikastolen aldeko festan. Antolatzaileek adierazi dutenez, datu zehatzik izan gabe ere aurreikuspenak gainditu dituzte, eta "pozik" agertu dira festak izan duen harrerarekin.

200 bat autobus heldu ziren, beste hainbat lagun autoz, eta izan ziren oinez iritsi zirenak ere. Ibilbideak zortzi kilometro izan zituen, eta bost gune. Kontzertuak, tailerrak, antzerkia eta beste izan ziren.

Batutako dirua Itxaropena ikastolako azpiegiturak hobetzeko erabiliko dute. Portugaletek hartuko dio lekukoa Trapagarani.