Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

Marcelo Bielsak kontratua luzatu du Athleticekin

Urtebete gehiago izango da taldean, atzo Athleticek jakinarazi zuenez.

Berria.info   2012-06-04 - 08:49:35

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Marcelo Bielsa Athleticeko entrenatzaileak akordioa lortu du klubarekin kontratua beste denboraldi batez luzatzeko, eta beraz, 2013ko ekainaren 30era arte egongo da taldean.

Espainiako Kopako finala galdu ondoren —0-3, Bartzelonaren aurka—, erabakia berehala hartuko zuela iragarri zuen Bielsak, eta Athleticek atzo eman zuen bere erabakiaren berri, ohar baten bidez.

Bielsarekin Europa Ligako eta Espainiako Kopako finaletara heldu da taldea, biak galdu arren. Zaleen gehiengoak Athleticen geratzeko eskatzen zion.