Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Nigeriako hegazkin istriputik oraingoz ez dute inor bizirik atera

159 lagun zeramatzan hegazkinak, eta istripua izan zuen atzo Lagos hirian. Salbamendu lanek aurrera jarraitzen dute.

Berria.info   2012-06-04 - 15:34:13

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Stella Oduah Nigeriako hegazkintza arloko ministroak gaur baieztatu du "oraingoz" ez dutela inor bizirik atera atzo Lagosen istripua izan zuen hegazkinetik. 159 lagun zihoazen hegazkinean, eta salbamendu lanek aurrera jarraitzen dutela adierazi du ministroak.

Horrekin batera, jakinarazi du istripua izan aurretik hegazkineko pilotuak Murtalako aireportuko kontrol dorrera deitu zuela, larrialdi abisua emateko.

Oduaharen arabera, minutu bat geroago radarretik desagertu zen hegazkina. "Gobernuak ziurtatu du ikerketa sakon bat egingo dela istripuaren arrazoi zehatza argitzeko", azaldu du.