Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Industria ekoizpena %9,1 jaitsi da apirilean EAEn

Martxoko datuekin alderatuta, %1,5 egin du behera.

Berria.info   2012-06-05 - 15:09:12

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Eustat-en datuen arabera, aurreko apirilarekin konparatuta %9,1 murriztu da industria ekoizpena Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Martxoko datuekin alderatuz, berriz, %1,5 jaitsi da.

Gaur jakinarazi ditu datuok Eustat-ek.  Apirilean hazkundea izan zuen sektore bakarra —aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta— elikagaiena, edariena eta alkoholarena izan da, %2,4ko igoerarekin.

Lurraldeka, Bizkaian %11,5 egin du behera apirilean industria ekoizpenak, Gipuzkoan %10,7 eta Araban %1,2 —urte arteko datuak aintzat hartuz gero—. Aurreko hilabetearekin konparatuta, Bizkaian %2,9 jaitsi da, Gipuzkoan %1 eta Araban %0,1.