Edukira joan

Publizitatea

ELKARRIZKETA AURRERAPENA

Loza: "Aitortu behar dugu Poliziaren biktimen kasuan berandu iritsi garela, beste biktimekin baino beranduago"

Jesus Loza Elkarbizitza eta Memoriarako Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren mandatariari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. 

Berria.info   2012-06-09 - 09:33:32

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Hona hemen, aurrerapen gisa, Jesus Lozaren esan batzuk:

- "Sakabanaketak ez du zentzurik baldin eta gizarteratzea bilatzen badugu".

- "Denok bide beretik joan beharko genuke gizarteratze prozesu indibidualaren alde, modu sistematikoan presoak hurbilduko liratekeelako".

-  "Demokrazia eta zuzenbide estatua prest dago laguntzeko, baina urrats garrantzitsuenak presoek egin behar dituzte".

- "Biktima guztien sufrimendua ezin da parekatu, baina memoria guztiak aintzat hartu behar dira".

- "Aitortu behar dugu Poliziaren biktimen kasuan berandu iritsi garela, beste biktimekin baino beranduago. Autokritika  hori egin beharra dago".

- "Zuzenbide estatuak aitortu beharko luke funtzionario jakin batzuk gehiegikeriaz jokatu dutela, eta horrek zilegitasuna emango lioke. Baina barkamena eskatu behar duena da delitua egin duena".