Edukira joan

Publizitatea

MUNDUA

Irango programa nuklearraren inguruko negoziazioek porrot egin dutela dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak

Zortzi orduko bileraren ondotik, akordio bat lortu gabe amaitu da bilkura. Ez dute hurrengo bilera noiz izango den zehaztu.

Berria.info   2012-06-08 - 19:17:13

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak gaur arratsaldean jakinarazi du Iranekin programa nuklearraren inguruko hainbat zalantza argitzeko negoziazioek porrot egin dutela.

Zortzi orduz negoziatzen egon ondoren, Herman Nackearts IAEAko ikuskatzaile buruak adierazi du negoziazioak bertan behera geratu direla, eta ez du zehaztu hurrengo bilera noiz izango den.

"IAEAko taldea akordio bat lortzeko nahiarekin heldu da bilera honetara. Zirriborro bat aurkeztu dugu, Iranek aurrez azaldutako kezkak landuz", esan du Nackeartsek. Gainera, Iranen jarrera salatu du, aurretik landuta zeuden hainbat gai mahai gainean jarri dituelako berriro.