Edukira joan

Publizitatea

TORTURAK

Nazio Batuen Erakundeak dio Espainiak torturaren aurkako hitzarmena urratu duela

NBEko Torturaren Aurkako Komiteak esan du Espainiak ez zuela Orkatz Gallastegiren salaketari buruz ikerketa azkar eta inpartzial bat egin.

Berria.info   2012-06-09 - 19:17:17

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Torturaren Aurkako Komiteak esan du Espainiako Estatuak torturaren kontrako hitzarmena urratu duela. Bere garaian Orkatz Gallastegi Soduperen abokatu Iratxe Urizar eta Julen Arzuagak aurkeztutako salaketari erantzun dio NBEko batzordeak, gaur Bilboko prentsaurreko batean Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak, TAT Torturaren Aurkako Taldeak eta Gallastegiren senideek jakinarazi dutenez.

Espainiak hitzarmeneko 12. artikulua urratu duela ondorioztatu du NBEk, Gallastegiren tortura salaketari buruz ikerketa azkar eta inpartzial bat ez egiteagatik. Behatokiak-eta esan dute Gallastegi Espainiako Auzitegi Nazionalak autoinkulpazioetan oinarrituz zigortu zuela.

Madrili epaia atzera botatzeko eskatu diote.