Edukira joan

Publizitatea

FUTBOLA

Athleticek luzapenean galdu du Espanyolen aurka Espainiako Kopako finala

Kataluniarrek 115. minutuan sartu dute garaipenaren gola, eta 1-2 amaitu da partida. 91. minutuan Erikaren jaurtiketa batek langara bota du baloia.

Berria.info   2012-06-10 - 08:40:52

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Athleticek 1-2 galdu du gaur goizean Espainiako Kopako finala, Espanyolen aurka. Galtzen hasi arren, bigarren zatiaren hasieran Ibarrak erdiratu eta Itsasok sartu duen golak itxaropena eman die jokalari zuri-gorriei, eta bigarren zatia amaitzear ari zela, 91. minutuan, finala irabazteko zorian izan dira zuri-gorriak, Erikaren jaurtiketa batek langara bota baitu baloia. 

Banakoarekin, ordea, luzapena jokatu behar izan dute bi taldeek, kataluniarrek 115. minutuan sartu dute garaipenaren gola.

Partidako fitxa.