Edukira joan

Publizitatea

ERREPIDEAK

A-15ean, Beasain-Bergaran eta N-1ean ordainpeko sistema jarri nahi du Gipuzkoako Aldundiak

"Desoreka edo injustiziak amaitze aldera, erabiltzen duenak ordaintzearen printzipioaren alde egin behar dugu", esan du diputazioak.

Berria.info   2012-06-11 - 19:40:05

Bozkatu

Emaitza 2 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

2015. urtea baino lehen Gipuzkoako "gaitasun handiko errepideetan" ordainpeko sistemak jartzeko proposamena egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, errepide sarea finantzatzeko baliabide gehiago izateko. A-15, GI-632 (Beasain-Bergara) eta N-1ean jarri nahi du sistema.

"Egungo sistema mistoarekin —zerga eta  bidesari sistemarekin, alegia—, argi dago ez garela gure helburu ekonomikoetara iristen. Ez ditugu errepideak mantentzen, zorra ordaintzeko eskas gabiltza, ezin dugu ezer eraiki… Gehiago bildu behar da, eta modu orekatuago batean", esan du Larraitz Ugarte (Bildu) Mugikortasun eta Azpiegitura diputatuak.

Adierazi du espero duela Batzar Nagusietako beste taldeak alde agertuko direla. "Erabiltzen duenak ordaintzearen printzipioaren alde egin behar dugu. Gipuzkoa barruko berdintasuna bultzatu behar du, egun dauden desoreka edo injustiziak amaitze aldera".

“Erabiltzen eta kutsatzen duenak" ordaindu behar izatea da aldundiaren beste irizpide bat.