TXIRRINDULARITZA
Andy Schleck ez da Tourrean izango, lesio bategatik
Berria.info 2012-06-13 - 12:20:44
Asteartea, 2013ko maiatzak 21 - 09:20
TXIRRINDULARITZA
Berria.info 2012-06-13 - 12:20:44
Dauphine Liberen erorikoa izan eta bizkarrezurrean hartutako kolpeagatik aurtengo Frantziako Tourrean korritzerik ez du izango Andy Schleck-ek (Luxenburgo, 1985), gaur goizean jakin denez.
"Zorte txarra dut azkeneko hilabeteetan. Sekula baino lesio gehiago izaten ari naiz", zioen igandean.
2010ean Tourrean bigarren bukatu arren Andy Schleckek irabazi zuen proba, Alberto Contadorri dopinagatik kendu egin ziotelako garaipena. Joan den urtean bigarren bukatu zuen, Cadel Evansen ondoren.
Ekainaren 30ean hasiko da Frantziako itzulia.