Edukira joan

Publizitatea

TUNISIA

Hogei urteko kartzela Ben Aliri

Desordenua eta lau gazteren heriotza sustatzea egotzi diote Tunisiako presidente ohiari.

Berria.info   2012-06-13 - 14:08:56

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Tunisiako Junta Militarrak hogei urteko espetxe zigorra jarri dio Zine El Abidine Ben Ali herrialdeko presidente ohiari, Tunisian desordenua eta lau gazteren heriotza sustatzea leporatuta, TAP berri agentziak dioenez.

Herritarren matxinadaren ondorioz iazko urtarrilean ihes egin zuen Ben Alik, eta Saudi Arabian babestu zen. 

Joan den urteko ekainean ere auzi-ihesean epaitu zuten, beste kasu bategatik. Hain zuzen, 35 urtera zigortu zuten, funtsak bidegabe erabiltzeagatik. 

1987an boterean jarri zenetik, 23 urte egin zituen boterean. Harreman ona zuen mendebaldeko herrialdeekin, baina diktadurak, errepresioak, ustezko ustelkeriak eta krisi ekonomikoak etxean eztanda egin zioten azkenean.