Edukira joan

Publizitatea

LITERATURA

'Zergatik panpox' nobelaren irakurketa, egun osoan

400 inguru lagunek, txandaka, Arantxa Urretabizkaiak 1979an kaleratu zuen nobela irakurriko dute gaur. 08:00etan hasi dira, Bilboko Arriaga antzokian.

Berria.info   2012-06-14 - 15:38:15

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen irakurraldi etenik gabea ekitaldiaren barruan, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox nobelaren txanda da gaur Bilboko Arriaga antzokian. 08:00etan hasi eta 20:00ak arte, geratu gabe, 400 inguru lagunek irakurriko dute, txandaka, Arantxa Urretabizkaiak 1979an kaleratu zuen nobela. EITB.com-en zuzenean jarraitu daiteke irakurketa

Axularren Gero, Juan Antonio Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa eta Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso lanen lekukoa hartuko du Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox-ek Bilbo Zaharraren Klasikoen irakurraldi etenik gabea ekitaldian.

Txomin Agirreren Garoa nobelako Joanes artzaina, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua nobelako Leturia eta Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobelako berritsua mugarri garrantzitsutzat jo ohi dira euskal narratibaren historian, baina Zergatik panpox-eko pertsonaia nagusia ere aintzat hartzekoa dela esan dute antolatzaileek: "Zergatik panpox nobelan dugu lehenengo aldiz euskal literaturan protagonista femenino subjektu bat, aitzindaria izan zena bere ezaugarri guztietan", azaldu dute aurtengo ekitaldian egindako aukera arrazoitzeko.