Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL HERRIA

Preso bat hilik aurkitu dute Zaballako kartzela berrian

Salhaketak jakinarazi du igandean aurkitu zutela gorpua, ziegan. Gipuzkoako 30 urteko gizon bat da hildakoa. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean, Gasteizen (12:00). 

Berria.info   2012-06-14 - 20:55:51

Bozkatu

Emaitza 1 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Preso bat, Gipuzkoako 30 urteko gizon bat, hilik aurkitu dute Zaballako kartzela berrian. Salhaketak eman du heriotzaren berri, eta azaldu du igandean aurkitu zutela gorpua, bere ziegan, bosgarren moduluan.

"Iragarritako heriotza" bat izan dela adierazi du Salhaketak: "Salatu izan dugu kartzelatze baldintzak eta moduluetan dagoen pilaketak masifikazioa, arreta okertzea eta heriotzak ekarriko zituela". 

Lau urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 32 preso hil dira kartzeletan, Salhaketaren arabera. 

Zaballako espetxe berrian baldintzak ez direla egokiak ohartarazi izan du Salhaketak. Berriki Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordean ere izan zen, egoeraren berri ematen.

Salhaketak ohartarazi du, gainera, zuzendariek dagoeneko ez dutela ematen kartzeletan gertatzen diren heriotzen berri.

Kartzelatako egoera salatzeko elkarretaratzea egingo du Salhaketak, Gasteizen; 12:00etan, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean.