Euskal Herriko mugak errespetatzen ez dituzten hautesbarrutiak
Ainhoa Arano 2012-06-17 - 08:14:47
Asteartea, 2013ko maiatzak 21 - 14:46
Ainhoa Arano 2012-06-17 - 08:14:47
Ipar Euskal Herria hiru hautesbarrutitan dago banatuta. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako biztanleek Pirinio Atlantikoetako 4, 5 eta 6. hauteskunde barrutietan bozkatuko dute gaur. Guztira sei hautagai aurkeztu dira, bi hautagai barruti bakoitzeko.
Barrutikako banaketak, baina, ez dauka zerikusirik herrialde historikoekin. Laugarren barrutiak, adibidez, Lapurdiko herri batzuk, Nafarroa Behereko gehienak, Zuberoako guztiak eta Biarnoko zati handi bat hartzen ditu bere barnean. Bosgarrenak Lapurdiko zati bat eta Nafarroa Behereko beste bat dauzka. Seigarrenak Lapurdiko beste zati bat.